Estás aquí: Inicio > Albisteak > Carlton Cuse, LOST saioaren ekoizle exekutiboa, Madrilen

Carlton Cuse, LOST saioaren ekoizle exekutiboa, Madrilen

Sei urte luzez izan da LOST mundu osoko milaka lagunen egunerokotasunaren parte. Pasa den maiatzaren 23an bukatu zen, eta, onerako edo txarrerako, saioaren ekoizle exekutiboek gura izan dutena lortu dute: amaiera egokia ematea.


Carlton Cuse, ekoizle exekutibo horietan gorena, Madrilen izango da urrian. SGAEk antolatu duen 9 orduko Master Class berezia emango du, eta gai ugari jorratuko ditu: talde lana telebistako gidoigintzan, argumentuen edizioa, estruktura eta eraikuntza, "showrunner"-aren lana eta abar. Gainera, LOST saioko kapituluak erabiliko omen ditu adibideak emateko. Hori bai, SGAEko kidea eta gidoilari edo zuzendaria izan behar da parte hartzeko.

 

Ficha del evento
Norentzat da
SGAEko kide diren gidoilari eta zuzendariak
Zenbat balio da
180€
Noiz da
Urriaren 14 eta 15ean
Iraupena 9 ordu
Plazak
150
Non Madrid, Berlanga aretoa
Informazio gehiago
915036879