Estás aquí: Inicio > Albisteak > Ciudad K saioa La 2 katean

Ciudad K saioa La 2 katean

Ciudad K saioa gaur estreinatuko da La 2 katean, Jose Antonio Pérez gidoilari (El Hormiguero) eta blogger-aren (Qué Vida Más Triste) eta K2000 ekoiztetxearen eskutik.  Sketch-saio hau herri bitxi batean kokatzen da. Hiri honetako biztanleek sekulako adimena daukate, hainbeste ze, ergelak diruditela. Ciudad K-ren aurreneko kapitulua interneten ikusi ahal duzue esteka honetan klik eginda, eta gaur gauean bigarren kapitulua ikus dezakezue La 2-en, access prime time deritzon ordutegian, 21:30ean.

Esan bezala, Jose Antonio Pérez da Ciudad K sortu duena, eta gidoilari lanak ere egiten ditu. Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión-en ere aritu da eskolak ematen, show generoaz hain zuzen ere.

K2000 ekoiztetxea ere Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión ikastaroaren hasieratik egon da laguntzeko prest, eta bertako hainbat langile izan ditugu gure artean (Blanca Baena, Arri Granados...).

K2000 eta Jose Antonio Pérez-i biei zorte ona, audientzia bikainak eta etorkizun oparoa opa diegu.