Estás aquí: Inicio > Albisteak > Ciudad K, Águila Roja y MIPCOM

Ciudad K, Águila Roja y MIPCOM

Aste hau ere bete beteta dator gidoigintza eta telebistaren inguruko gaiez.

Lehenengo eta behin, gogoratu Televisión Españolaren webgunean Ciudad K saioaren bigarren atala ikus dezakezuela. Hemen klik eginda joango zarte bertara. Zorionak José Antonio Pérez-i saio eder hau sortu eta idazteagatik.

Jendea zoriontzen jarraituko dugu, bada. Águila Roja egiten duen taldea pozik egoteko moduan dago, aste honetako kapituluak sekulako arrakasta lortu baitu. Kasi 6 milioi ikusle eta %30etik gorako share-a hain zuzen ere!  Zorionak guztiei! Batez ere Txemi Parrari, Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión-en irakasle izandakoari.

Albiste honekin batera, beste hau: Globomedia, Play Televisión eta Davir enpresek Águila Rojaren gaineko hiru bideojoko egitea erabaki dute. Adi egongo gara! Joan FórmulaTV webgunera informazio gehiago jasozeko.

Azkenik, asteon ospatu den MIPCOM azokari buruzko informazio ederra irakurri nahi baduzu, Vertele webgunean egin dezakezu. Badirudi aurtengo tendentzia iragana izan dela, eta tele-errealitateak atzera egin duela.