
Pozik egoteko moduan daude Pausoka* ekoiztetxeko gure lagunak, John de Mol* telebista magnateak El Impostor/ Iruzurra formatua erosi baitie.
Formula TV web orrialdeak dioenaren arabera, Pausokak saioaren pilotoa egin zuen pasa den ekainean, eta nazioarteko hainbat banatzaileren interesa piztu ostean, John de Mol-en Talpa enpresak erosi du.
El Inpostor saioa reality eta lehiaketaren arteko nahastea da eta honetan datza: jokalariak berea ez den familia baten aste bete pasatu ondoren, benetan familia horretako kide zein ez den igarri behar du. Iruzurtia nor den asmatu behar du, alegia.
Zorionak Pausoka!
Ildo berean, Pausokaren saio ezagunena, Vaya Semanita, antzerki bihurtu dute eta gure inguruko aretoetan izango da laster. Programako 6 aktorek hartuko dute parte antzerkian eta emandako sketch onenak antzeztuko omen dituzte. Tolosan estreinatu da sekulako onespena izan du. Horixe bera espero da beste herrietan ere. Informazio gehiago:www.pausoka.com.
Bukatzeko, gogoratu, LOST zaleok: Naveen Andrews (Sayid) eta Jack Bender (zuzezendaria) Madrilera doaz hilaren 21ean,Festival de Series jaialdian parte hartzera.
* John de Mol Gran Hermano formatuaren sortzailea da
* Pausoka-k Goenkale eta Vaya Semanita saioak ekoizten ditu, besteak beste, eta Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión-eko kide ere bada.
