Hainbat albiste interesgarri aurkitu ditugu asteon, eta banan banan aztertuko ditugu ez galtzeko.
BALEUKOK PELIKULA ETA ANIMAZIO SOFTWAREA ESTREINATU DITU
Baleukorekin hasiko gara. Ekoiztetxe honek, EIKEN CLUSTER AUDIOVISUALEKO kideak, pelikula berria estreinatu du, atzo bertan egin ere. Izarren Argia da filmea eta 1938an Saturrarango emakume-gartzelako gertaera ilunak kontatzen ditu. Victoria izeneko emakume errepublikarrari umea kendu diote gartzelan sartu ahala, eta irain eta jazarpenak etengabe egiten dizkiote. Semea aurkitzeko grinak aurrera egiten lagunduko dio. Informazio gehiago www.izarrenargia.com webgunean.
Baleukorekin jarraituz, sekulako berrikuntza sortu du ekoiztetxe honek: ANIMATIK tresna hain zuzen ere. Egileek diotenez, software honek "ordenagailuz sortutako edozein animazio-pertsonaia denbora errealean animatzea ahalbidetzen du (CGI). Beraren xedea da pertsonaiak zuzeneko elkarreragina izatea telebistako edo webgune bateko ikusleekin, ekitaldi edo stand bateko ikusleekin, eta abar". Marxan ikusi nahi baduzue, egin klik hemen. Merezi du!
OBAMA CALLEJEROS VIAJEROS-EN
Urruti goaz orain: Washington DC.-ra hain zuzen ere. Izan ere, Callejeros Viajeros saioko kazetariak Barack eta Michelle Obamarekin egon dira pasa den Hispanitatearen Egunean, eta hilaren 25ean ikusi ahal izango da grabatutakoa telebistan. Programa honetako kazetari Jalís de la Serna gure artean izan zen, Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión-en eskola ematen.
ELKARRIZKETA EDER BATZUK
Bukatzeko elkarrizketa eder batzuk gomendatzen dizkizuegu. Lehena Alberto González El Intermedioko gidoilariari egindakoa da. Benetan elkarrizketa bikaina da eta merezi du irakurtzeak. Hona hemen galderatxo bat:
¿Cuáles son los mayores defectos de la televisión actual?
Fundamentalmente la prisa, el artificio y el miedo. A veces da la sensación de que detrás de la cámara hay alguien apuntando al presentador con una recortada pidiéndole que actúe con naturalidad. De hecho el hombre de la recortada está ahí. Con una recortada metafórica, por supuesto. El miedo es tan real que los perros deberían ladrar delante de los televisores.
Beste alde batetik, Vaya Semanita-ko aurkezle Andoni Agirregomezkorta-ri egindako elkarrizketa irakurtzea proposatzen dizuegu. Dakizuenez, laster Vaya Semanita saioan oinarritutako antzezlana estreinatuko da, eta horren gainekoa da elkarrizketa. Hona hemen zatitxo bat:
¿Cómo están viviendo el paso de 'Vaya semanita' al teatro?
Con ilusión y con grandes expectativas. Un poco a verlas venir porque la verdad es que va a ser una temporada dura ya que hay que compaginar la televisión y el teatro. Pero ya digo que ilusionante porque el teatro es algo en lo que 'Vaya semanita' todavía no se había metido y ya iba siendo hora. Nos apetece mucho vivir el contacto directo con el público.
Azkenik, Valentín Fernández Tubau-k egindako elkarrizketa sortas eskaintzen dizuegu, Gidoilarien Lehenengo Topagunean egindakoak. Topagune honetan 200 gidoilaritik gora batu dira.
