Estás aquí: Inicio > Albisteak > EIKENBANK PreZinebin, McKee eta 33 mehatzaritxoak, Volver Con... nola egin zen, eta... Dustin Hoffman

EIKENBANK PreZinebin, McKee eta 33 mehatzaritxoak, Volver Con... nola egin zen, eta... Dustin Hoffman

Arrate Egañak eman digun poza ez da laster ahaztuko! Ez badakizu zertaz ari garen, sartu hemen.

Aurrera ba!

56697_eikenbank_kartela_dest_2

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia edo bestela esanda, eskerrak, ZINEBI, laster hasiko da berriz. Hilaren 27an hain zuzen ere. Aurretik, azken urteotan bezala, PreZinebi izeneko "beroketa" asteez gozatu ahal izango dugu. Ekintza nahikotxo egingo dira, hemen ikus daitekeen bezala.

EIKEN ere han izango da bada, EIKENBANK lehiaketa bosgarren urtez aurkezteko. Itziar Mena izango da hizlaria, hilaren 9an arratsaldeko 19:45ean. Informazio gehiago EIKENBANK-en webgunean.

Ahatzu orduko: Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión-en parte hartu zuten lau lagunek pitching onenaren saria irabazi dute aurtengo ekimenean. Nolako saio ederra aurkeztu zuten ikusi nahi baduzu, egin klik  hemen.

mineros-chile2

Beste kontu batzuk orain. Robert McKee guruberoak munduko mehatzari famatuenen gaineko filmea egiten lagunduko dio Mario Velasco gidoilari txiletarrari. Kontsultorea izango omen da proiektuan eta badirudi datorren urtean estreinatuko dela pelikula. Ezin lorik egin ordura arte!

Bizkor-bizkor beste gai batera. 3Koma ekoiztetxearen Volver Con... saioa nola egiten den jakin nahi eta ezin? Bada, lasai egon, lagun, behar duzuna daukagu. Making off... horietakoa! On Egin!

 

dustin-hoffman

Eta Dustin Hoffmanekin bukatuko dugu. Elkarrizketa eder batekin eta bertatik ateratako aipuarekin. Agur!

“Gidoilariek telebistara ematen dute saltoa, bertan botere handiagoa, eta ez bakarrik kreatiboa, daukatelako. Estudio handiek ikusi ere egin gura ez dituzten gidoiak idatz ditzakete (...). Munduko gidoi onenetakoak telebistarako egiten dira gaur egun". (Dustin Hoffman)