
S.D.I Scottish Documentary Institute "Esperientzia interesgarri baten aurkezpena"
Aurtengo Zinebi jaialdiak SDI zigiluaren filme sorta eder bat eskeintzeaz gain, workshop saio bat antolatu du aurrez aurre institutuko ordezkariekin ezagutzeko eta aztertzeko. Filme dokumental laburren azpigeneroa eta zinea istoriak kontatzeko sortu zen artearen egoeraz.
Lekua: Bilboko Arte Ederretako Museoa
Eguna: Azaroak 25 goizeko 11 tan
Ziklo honekin Eskoziako Dokumentalen Institutua Euskal Herrian aurkeztu nahi dugu. Helburu nagusi bi bete nahi ditugu; ekoizpenak jende aurrean erakutsi eta filmeak egiteko landu duten eredu propioa azaldu zinezaleen aurrean.
SDI zine dokumentala ikertzeko gunea da, Noe Mendelleren zuzendaritzapean Edimburgoko Arte Ederretako Fakultatean sortu zen eta hantxe du bere egoitza. Edimburgoko Unibertsitateak urteetan antolatu zituen bileren ostean eratu zuen erakunde hau. Batzar horietan zine zuzendari eta ekoizleekin batera, banatzaileek ere esku hartu zuten, filme dokumentalen generoaren egoeraz, ekoizpenaz eta mundu zabalean filme moeta honek bizi zituen banaketaren arazoak aztergai izan zituzten bilerotan, eta alor horietan somatzen zituzten arazoei aurre egiteko nolabait sortu zen institutua.
SDI institutoak bere baitan duen izaera bikoitzeko ezaugarri nagusiak uztartzen ditu, alde batetik Ikerkuntza-Irakaskuntzatik dituenak eta bestetik ekoiztetxea ere ba delako. Jatorri bikoitz hori duelako, institutua kate osoaren urgazlea da. Beti ere Arte Ederretan bereiztu den Unibertsitate baten ikusmira zabaletik duen eranskinetik ikusi behar da erakundea, horren isla dira bere dokumentalak garatzeko hautatu dituzten gaien anitztasuna eta gaiek lantzeko mundu zabaleko zinegileekin elkarlanean gauzatu dituzten filmeak.
Izen eta aipu haundia du Nazioartean Eskoziako Institutuak eta dokumental zine generoko zuzendaritza, ekoizpena eta banaketari buruzko ikastaro eta tailerrak maiz antolatzen dituzte munduan zehar.
Nazioarteko abangoardiako kritikari askoren iritziak bat etorri dira SDIren lanetan dokumentalari heltzeko duten modu berriak ikustean eta SDIren filmetan generoa berritzeko agertu dituzten proposamenak goraipatzean. Beraiek ekoitzitako hainbat filmeek mundu zabaleko zinema jaialdietan makina bat domina eta sari irabazi dituzte, Sundance, Camnes, Hotdocs, Tribeca, Full Frame, Silverdocs, Idfa, Cinema du Reel, Vision du Reel, edo Leipzigen besteak beste.
2007garren urtean "Bridgin the Gap" filmearen arrakastari esker SDIk
filme dokumental luze sorta bat eta elkarlanean neurri haudiagokoak garatzeko asmoarekin "SDI production Ltd" ekoitzetxea sortu zuen. Egin berri dituzten lanen artean aipagarriak dira oso "The New Ten Commandments" eta "The Edge of a Dream".
