
Duela pare bat hilabete hasi zen ETB iTunes bidez edukiak eskaintzen, eta liderra da dagoeneko. Vaya Semanita saioaren podcastak dira iTunes-en gehien deskargatu diren edukia.
Oraingoz saio hau baino ez du eskaintzen ETBk Apple-en aplikazioaren bidez, baina laster gehiago jarriko dituztela diote. Bestalde, irratsaio ugari entzun daitezke bertatik, Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Gazteak saioak hain zuzen ere.
Espero dugu datozen edukiek ere arrakasta handia izatea, eta, noski, zorionak ETB eta Pausokari.
