Azken urteotan izan diren legez, hainbat euskal produktora MIPTV azokan egongo dira aurten ere. Azoka hau munduko garrantzitsuenetako da telebistako ekoizpen alorrean, eta Cannes-en izaten da.
Euskal delegazioaren helburua argia da: ekoizpen berriak lau haizetara zabaltzea, eta akordio onak lortzea munduko beste ekoiztetxeekin. Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guion-en lagun diren 3Koma, Orio eta Pausoka produktorak bertan izango dira.
Zorte ona opa diegu guzti-guztiei!
Informazio gehiago www.basqueaudiovisual.com webgunean.
