
Halaxe da, bai. Pasa den igandean, hilak 12, bukatu zen Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guion 2011 ikastaroan izena emateko epea. Jasotako eskabide guztiak irakurtzen ari gara orain, kurtsoan parte hartuko duten 20 lagunak hautatzeko. Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu guztioi antolatzaileon izenean, zuei eskerrak soilik lortu baitugu amets hau egia egitea. Azkenik, ikastaroaren gaineko informazio guztia berton jasoko duzuela ere esan nahi dizuegu, eta, beraz, adi ibili. Laster arte, eta, eskerrik asko benetan.
