Estás aquí: Inicio > GF Informazioa > EIKEN-EiTB

Eiken-eitb

Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión

Duela bi urte EIKEN Ikus-entzunezkoen Klusterrak gabezia bat hauteman zuen euskal ikusentzunezko industrian: gidoilari falta, hain zuzen ere. Diagnostiko hau bat zetorren EiTBk barne sormen-tailerretan antzemandako gabeziekin, eta horrela erabaki zen Sektorea indartzeko proiektu estrategiko honi ekitea.

Eiken (web-a)

EIKEN, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, enpresa elkarte bat da, izaera profesionalekoa eta irabazi asmorik gabekoa. Euskal Herrian ikus-entzunezkoen sektorean produktuak, zerbitzuak eta edukiak sortzen eta emititzen diharduten Euskal Herriko enpresa nagusiek osatzen dute.

Eikenek Eusko Jaurlaritzako Industria Merkataritza eta Turismo sailaren laguntza jasotzen du eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehentasunezko  hamabi  klusterretako bat da. Eikeneko kideek ikus-entzunezkoaren balio kate osoa hartzen dute.

EITB (web-a)

EITB taldea Euskadiko lehenkomunikazio taldea dugu. Bost telebista katek eta bost irrati emisorek osatzen dute. 2010ko maiatzean 28 urte beteko ditu eta komunikabide moderno etaeragingarri bilakatu da, egunero milioi bat lagunek baino gehiagok ikusi eta entzuten baitute.