
Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión ikastaroa telebistaren erdigunean eskaini da 2009-2010 ikasturtean: EiTBren bilboko egoitzaren 4. platoan hain zuzen ere. Bertan, hiru gune sortu dira, eta hirurak behar den materialaz hornitu. Lanak egiteko, ikasteko, lasai egoteko, ondo pasatzeko eta abarrerako erabiltzen dituzte ikasleek espazio hauek. Guztira, 200 metro karratu ditu ikasgelak.








