Estás aquí: Inicio > GF Informazioa > Ikastaroa

Ikastaroa

Zure ibilbide profesionala telebistaren munduan egin nahi baduzu, hauxe da zure gunea. gidoi faktoria/ el espacio del guión, hain zuzen, Eiken - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta EiTBk sortutako ekimena da, etorkizuneko profesionalak trebatu eta sektore honetan geroz eta handiagoa den eskariari aurre egiteko asmoz. Euskadiko eta Espainiako telebista saio arrakastatsuenetako arduradunek emango dituzte eskolak 700 orduko ikastaro honetan. Orri honetan jakin beharreko guztia emango dizugu. 

350 ordu TBko gidoilari baten trebetasunak eta gaitasunak garatzeko

100 ordu ikastaro monografikoak lantzeko

100 ordu azken proiektu bat egiteko, sortze prozesuan lagunduko dizun gidoilariprofesional batekin

250 ordu praktikak egiteko, euskal ikusentzunezko sektoreko enpresa batean

marraeusk4

 

Gidoi Faktoria/ El Espacio del Guión ikastaroaren erdi-erdian 4 modulu daude. Modulu hauen bidez gure ustez gidoilari profesionala izateko jakin beharrekoa irakatsiko dugu. Telebista-industria, fikzioa, entretenimendu-formatuak... eta beste hainbat gai jorratuko dira 350-orduz. Egin klik azpiko botoietan informazio gehiago jasotzeko modulu bakoitzaren gainean:

mdl11
mdl22
mdl3
mdl44

marraeusk3

Goian aipatutako moduluez gain, lau ikastaro monografiko ere eskainiko ditugu. 63 orduko iraupena dute guztira eta ikastaroaren "enborrean" sartzen ez diren gai konkretuagoak jorratzeko erabiliko dira. Egin klik azpiko bannerretan informazio gehiago jasotzeko:

mng1 mng2 mng3 mng4

marraeusk1

Prestakuntzako ibilbidearen azken zatian, parte hartzaileek telebistako gidoi baten proiektua egingo dute, 100 ordu luzez, proiektua garatzen lagunduko dien gidoilari profesional baten tutoretzapean. Azken emaitza Euskal Herrikoikus-entzunezkoen sektoreko enpresekin egingo den pitching saio batean erabiliko da.

 

marraeusk2

Ibilbidea burutzen duten ikasle guztiek ikus-entzunezkoen arloko enpresa batean 250 orduko praktikaldiaegiteko aukera izango dute. Enpresa baten eguneroko lanean murgiltzeko prestakuntza aldia izango da, etatelebistako gidoi baten proiektua sortu eta garatuko dute, gidoilarien talde batek lagunduta.