Estás aquí: Inicio > GF Informazioa > Irakasleak

Irakasleak

Artikuluen aurkibidea
Irakasleak
2. moduluko irakasleak
3. moduloko irakasleak
Formadores Módulo 4
Orri guztiak

GIDOI FAKTORIA/ EL ESPACIO DEL GUION 2009/2010 ikasturteko irakasleak


1. Modulua: telebista

ITZIAR AZPEITIA

Itziar Azpeitia Euskal Telebistako proiektu berrien garapeneko zuzendaria da, 2005. urtetik Aurretik, Sorginen Laratza saioko Ekoizle Exekutibo eta Zuzendaria izan zen. 25 urte eman ditu sektorean lanean, eta denbora horretan aurkezle, erredaktore, gidoilari, erredaktore eta abar izan da.

JOSELU BLANCO

Jose Luis Blanco Rad Euskal Telebistako Programazio eta Programa Zuzendaria da, 2005. urtetik hona. Aurretik, zine eta fikzio-programazioa zuzendu du, ETBn baita ere.

REBEKA GARAI

Rebeka Garai Audientzia eta Ikerteka saileko arduraduna da, EITBn. 1996. urtean hasi zen EITBko audientzia sailean lanean, telebista eta irratiko ikerketak gauzatzen. Soziologia eta Psikologian doktoretza dauka.

BEÑAT IBARBIA

Beñat Ibarbia, 2006tik hona,Orio Produkzioak-eko Ekoizle Exekutiboa da, fikzio sailean. Kutsidazu bidea, Ixabel, La Zona, Bon Appetite eta Bi Anai saioen produkzioan parte hartu du. Aurretik IBAIA elkarteko (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko) Zuzendaria izan zen. Abokatua da.

RUBÉN ONTIVEROS

Rubén Vaya Semanita eta Made in China saioetan gidoilaria izan da, baina Qué Vida Más Triste saio sortzeak egin du ezagun. Saio hau bideo-blog formatuan hasi zen martxan interneten, eta 2008an La Sexta-n hasi ziren ematen.